66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, Irigai Auzoa karrikako 15. zenbakian oztopo arkitektonikoak kentzeko. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2019ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea xehetasun-azterketarako proiektua, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua paratzeko Agoizko Irigai Auzoa karrikako 15. zenbakiko etxebizitzen eraikin kolektiboan, Irigai Auzoa karrikako 15. zenbakiko jabeen erkidegoak aurkeztua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Agoitzen, 2019ko martxoaren 11n.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1903586