66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

395/2019 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 337/2018 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Fernando Belzunce Alonso jaunak jarri du.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Fernando Belzunce Alonso jaunak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Kontseilariaren urriaren 4ko 172E/2018 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horrek metatu eta ezesten ditu Fernando Belzunce Alonso jaunak eta Eliseo Belzunce Alonso jaunak Barneko Zuzendari Nagusiaren apirilaren 24ko 109/2018 Ebazpenaren aurka ezarritako gorako errekurtsoak. Ebazpen horretan, Nafarroako Suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldean 20 kide sartzeko hautaketa-proben deialdia egitea eta erreserbako izangai-zerrenda bat osatzea onartzen zen. Gainera, Foru Agindu horrek metatu eta ezesten zuen, baita ere, Fernando Belzunce Alonso jaunak Barneko Zuzendari Nagusiaren maiatzaren 18ko 136/2018 Ebazpenaren aurka ezarritako gorako errekurtsoa. Ebazpen horretan, Nafarroako Suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldean 20 kide sartzeko hautaketa-proben deialdirako, eta erreserbako izangai-zerrenda bat osatzeko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela, eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren beraren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Fernando Belzunce Alonso jaunak Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian ezarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa, 337/2018 prozedura laburtuan gauzatutakoa, igortzea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta Fernando Belzunce Alonso jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1902173