66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aguilar Kodesko Udalak, 2018ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aguilar Kodesen, 2019ko martxoaren 14an.–Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1903786