66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Hirigintza Gerentziaren Lan Eskaintza Publikoa 2019rako

Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluak honako erabaki hau hartu zuen 2019ko martxoaren 20an:

CGU 20-MAR-19 (3/CV).

«Kontuan harturik Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren 2018ko Plantilla Organiko luzatuan dauden lanpostu hutsak, bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin, eta ikusirik Hirigintza Gerentziako legelariak 2019ko martxoaren 15ean emandako txostena, honako hau erabakitzen da:

1. Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren Lan Eskaintza Publikoa-egonkortzekoa onestea 2019. urterako, bertan honako lanpostu hauek sartuta:

–2 Arkitekto.

–1 Arkitekto Tekniko.

–1 Administrazio Publikoko Teknikari (arlo juridikoa).

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren Lan Eskaintza Publikoa 2019. urterako.»

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2019ko martxoaren 22an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1904264