66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/03631 JV/sr espedientea

Gaia: ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko eskaera.

Kontzesioaren titularra: Rosa M.ª Gracenea Esain.

Helbidea: Bengoarretxea etxea, Harri Bidea kalea, 31753 Beintza-Labaien (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Fraili Itturriko erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Ezpelura-1/0100/170/020.

Onartutako emaria: 0,15 l/s.

Tokia: Zubialde.

Udal-mugartea eta probintzia: Beintza-Labaien (Nafarroa).

Xedea: 4.000 m²-ko lursaila ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ezaugarriak aldatzeko egindako eskaeraren xedea ureztatu beharreko eremua handitzea da, 1.000 m²-tik 4.000 m²-ra, eta, horrekin batera, eguneko ur-emaria eta eguneroko ureztatze orduen kopurua.

Lanak jatorrizko kontzesioan baimendutakoak dira, eta ez dira aldatuko.

Ura tantakako ureztapenerako erabiliko da, sagarrondoak dituen 4.000 m²-ko lursail batean. Ureztatzea astean hiru egunez eginen da, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, guztira 52 egun urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Beintza-Labaiengo udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko urtarrilaren 31n.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1901963