66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/01709 JV/sr espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendu baten ezaugarriak eta titulartasuna aldatzeko eskaera.

Helbidea: Sunbillenea etxea, 31745 Ituren (Nafarroa).

Eskatzailea: Sagardiko Iturria erabiltzaileen elkartea.

Kontzesioaren titularra: José Ignacio Vera Elizalde.

Ibai edo errekaren izena: Sano Itturrie.

Eskatutako emaria: 0,137 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Ituren (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Eskatutako aldaketaren xedea da aprobetxamenduaren titularra aldatzea, beste erabiltzaile bat sartzea hargunean eta emaria handitzea, emanik dagoen 0,057 l/s-kotik 0137 l/s-kora.

Instalazioa hargune bat da “Sagardo Iturria” izeneko iturburuan, zehazki: ura hartzeko kutxatila bat, eta bertatik hazbete erdiko diametroko hodi bat, 30 metrokoa, m³ bateko biltegi bat hornitzeko; biltegian ponpa bat dago, ura bulkatzen duena hazbete bateko diametroko eta 500 metroko luzerako hodi batetik 3 m³-ko edukiera duen banaketa-biltegi bateraino. Biltegi horretatik, grabitatez, hodi bat ateratzen da, hazbete bateko diametroa eta 500 metroko luzera duena, eta hortik ateratzen dira abeletxera eta bi etxebizitzetara doazen harguneak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko urtarrilaren 31n.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1901700