66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03719 NL/sr espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: M.ª Isabel Irungaray Orriaga.

Helbidea: Aroztegia baserria. Irurita 31730 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: bi iturburu.

Eskatutako emaria: 0,023 l/s.

Tokia: Irurita.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: erabilera sanitarioak, pertsonen kontsumorik gabe, eta abeltzaintzarako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Bi iturburuetatik ura hartzeko, kutxatila bana erabiliko da, eta horietatik hodiak aterako dira erregulazio biltegietaraino (1. biltegiak 3.000 litroko edukiera du, eta 2. biltegiak 5.000 litrokoa); biltegi bakoitzetik hodi bat aterako da Aroztegia baserriraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1901341