66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

49/2019 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 878/2018 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, “Zia-instrumentuak” espezialitatea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatu zen, Corellako Udalaren “Blas de Laserna” Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketen atalean.

Akats bat atzeman denez abenduaren 10eko 878/2018 Ebazpenaren 2. apartatuko a) letran, beharrezkoa da hori zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat. Ebazpen horren bidez, “Zia-instrumentuak” espezialitatea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatu zen, Corellako Udalaren “Blas de Laserna” Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketen atalean. Hona atzemandako akatsa: ez zen Pianoa sartu eskolaren instrumentu-praktiken barnean dauden ikasketen artean.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak hala proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Abenduaren 10eko 878/2018 Ebazpenaren 2. puntuko a) letrako “instrumentu-praktiken” atala zuzentzea beherago adierazten den bezala. Ebazpen horren bidez, “Zia-instrumentuak” espezialitatea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatu zen, Corellako Udalaren “Blas de Laserna” Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketen atalean.

Honako hau dioen tokian:

“–Instrumentu-praktika: Akordeoia, Baxu Elektrikoa, Klarinetea, Zeharkako Flauta, Gaita, Gitarra, Gitarra Elektrikoa, Zia-instrumentuak, Perkusioa, Saxofoia, Tronboia, Tronpeta, Biola eta Biolina.”

Honako hau behar du:

“–Instrumentu-praktika: Akordeoia, Baxu Elektrikoa, Klarinetea, Zeharkako Flauta, Gaita, Gitarra, Gitarra Elektrikoa, Zia-instrumentuak, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Tronboia, Tronpeta, Biola eta Biolina.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Corellako Udaleko alkate-buruari jakinaraztea, eta adieraztea administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari.

Iruñean, 2019ko otsailaren 12an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1902176