66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-LIST-284

Tuterako Campo de Traslapuente ureztatzaileen elkarteak baimena eskatu du sedimentuak eta landareak ateratzeko Ebro ibaiaren tarte batean, Las Noriasko presatik hasita, Tuterako udal-mugartean (Nafarroa), ibaiaren ezkerraldean. Ukitutako tartea ibaiaren deribazioan hasi, eta ura erreten nagusira eta Molinar zentral hidroelektrikora igotzen duen ponpaketa-estazioan amaitzen da.

Hauek dira egin beharreko lanak:

–Aldi baterako uhate bat paratzea, tarte horretara urik sar ez dadin, zeina lanak amaitu ondoren kenduko baita.

–Sedimentuak eta landareak makinekin ateratzea, tartearen barnealdetik.

Uhaterako makineria astuna 8. poligonoko 22. eta 24. lurzatietatik sartuko da, bertan dagoen bide batetik, eta horrela ez da landaredia kenduko beharrik gabe; sedimentuak ateratzeko, berriz, ubiderako sarrera arrapala batetik eginen da, ponpaketa estaziotik gertu dagoen toki batean.

Uhatea egiteko lanek bi aste inguru iraunen dute, eta beste hiru aste sedimentuak eta landareak ateratzekoek.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko otsailaren 22an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1902626