66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-O-1161
(2018-O-1161, 2018-O-1231)

Cascanteko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Cascanteko Udala.

Xedea: hegal-espaloia eta -zaldaina eraikitzea.

Ibilgua: Queiles ibaia.

Alderdia: Constitución etorbidea.

Udalerria: Cascante (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea hegal-espaloi bat eraikitzea da, 76 metroko luzerakoa, Queiles ibaiaren gainean, ur-ibilguaren ubideko eskuineko hormari atxikia, Constitución etorbideko zubitik uretan behera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko otsailaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1902253