66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-A-82

Guillermo Sanz Iriartek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Biniés ibaia.

Hargunearen udalerria: Bidankoze (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (662306, 4740668) 30. zona.

Erabilera: ureztatzea.

Aprobetxamenduaren tokia: 4. poligonoko 138. lurzatia, Bidankoze (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,002.

Gehieneko bolumena urtean: 21 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Binies ibaitik, eskuinaldetik, motoponpa baten bidez eta 2 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin. Motoponpak mahuka baten bidez bulkatuko du ura m³ banako bi biltegitaraino, eta hortik banatuko da ureztatu beharreko eremura. Ura apiriletik irailera bitarte hartuko da, 0,0110 hektareako baratzea ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko otsailaren 5ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1901962