66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-OC-293

Lorenzo Pascual Zugasti Samaniegok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Lorenzo Pascual Zugasti Samaniego.

Xedea: zuhaitzak moztea, zura ustiatzeko, 0,24 hektareatan.

Ibilgua: Erragozko erreka.

Alderdia: Muskarria, La Cadena de Erragoz, Erragoz; poligonoa: 13. Lurzatiak: 3027, 3090 eta 3091.

Udalerria: Bidaurre-Gesalatz (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urtarrilaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1901870