66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-EXT-57

2018ko urriaren 9an alde batek eskatuta abiarazi zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubidea azkentzeko espedientea, titularrak uko egin diolako, aprobetxamendua Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorrean sartu delako (Arga 2-XXII. sektorean).

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Guillermo Elcano Alfaro, Guillermo Alfaro Alfaro, María Dolores Ausejo Olite, Mercedes Aguirre García.

Xedea: ur aprobetxamendu baten azkentzea eskatzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Miranda Arga eta Faltzes (Nafarroa).

Eremu ureztagarria: 17 hektarea.

Bolumena (m³/ha): 8.518,7.

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 12,5 l/s (uztaila).

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2013ko ekainaren 20ko ebazpena, titularra zuzentzeko.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 71. liburukia, 196. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1901857