66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-EXT-59

2018ko urriaren 9an alde batek eskatuta abiarazi zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubidea azkentzeko espedientea, titularrak uko egin diolako, aprobetxamendua Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorrean sartu delako (Arga 2-XXII. sektorean).

Ezaugarriak:

Eskatzailea: José Fernando Elcano Alfaro, Guillermo Elcano Alfaro.

Xedea: lur azaleko uren aprobetxamendu bat azkentzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Miranda Arga (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 7,64 l/s.

Eremu ureztagarria: 7,6382 hektarea.

Bolumena: 40.285,015 m³.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2009ko ekainaren 16an emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 59. liburukia, 41. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1901856