66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-EXT-52

2018ko urriaren 9an alde batek eskatuta abiarazi zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubidea azkentzeko espedientea, titularrak uko egin diolako, aprobetxamendua Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorrean sartu delako (Arga 2-XXII. sektorean).

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Javier Zaratiegui Armendáriz, Javier Zaratiegui Zabalza.

Xedea: lur azaleko uren aprobetxamendu bat azkentzeko eskaera.

Ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Miranda Arga (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 44,8 l/s (uztaila).

Eremu ureztagarria: 95 hektarea.

Bolumena (m³/ha): 3.781.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren ebazpena, 2007ko maiatzaren 30ekoa, transferentziako inskripzioa eta obra amaierako onarpena onetsi, eta aprobetxamenduaren ustiapena abiatzeko baimena ematen duena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 15. liburukia, 37. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1901854