66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-770

Depurados Azud AIEk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Depurados Azud AIE.

Xedea: “Bodega Romana” industrialdeko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea eta ur tratatuak berrerabiltzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Ebro ibaia.

Alderdia: Bodega Romana.

Udalerria: Funes (Nafarroa).

Espedientearen xedea da “Bodega Romana” industrialdeko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea; ur horiek MBR bidez arazten dira, eta 4.000 m³-ko emaria dute egunean. Horrez gain, hondakin urak berrerabiltzen dira, 58 m³-ko emaria egunean eta 20.300 m³-koa urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urtarrilaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1901411