66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-490

Nafarroako Erriberagoieneko HHSen Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

Xedea: Nafarroako Erriberagoieneko HHSen Mankomunitateak Azkoienen duen hondakin ez arriskutsuen tratamendurako zentro bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: izenik gabeko erreka-zuloa (Arga ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Azkoien (Nafarroa).

Urtean 5.675 m³-ko bolumenerako baimena eskatzen da; araztu ondoren, hondakin urak Argara doan erreka-zulo batera ateratzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urtarrilaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1901402