66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-784

Inurrieta SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Inurrieta SL.

Xedea: upategi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Faltzes (Nafarroa).

Isurketa 3.000 m³ ingurukoa da urtean, eta elementu hauek dituen sisteman tratatzen da: ponpaketa, bahea, 6.000 m³-ko homogeneizatze-idoia, aireztapena duen erreaktore biologikoa, mintz bidezko ultrairagaztea, egunean gehienez ere 35 m³ tratatzeko gaitasuna duena, lohien birzirkulazioa eta hezegunea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urtarrilaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1901390