66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-576

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea.

Xedea: urbanizazio lanetarako baimena, saneamendu sarerako, Alkozko Lozen auzoan (Ultzama).

Lanen xedea da saneamendu sarea egitea Alkozko Lozen auzoan, Ultzamako udal-mugartean (Nafarroa), 2018ko martxoan izenpetutako proiektu honen arabera: “Saneamendu sarea Alkozko Lozen auzoan”.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua , 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urtarrilaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1901389