66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-769

Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioa

Xedea: “Ángel Olorón" mendi aterpeko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: izenik gabeko erreka.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Izaba (Nafarroa).

Isurketaren bolumena 1.000 m³ ingurukoa da urtean, eta honela tratatzen da: 2 m³-ko gantz-bereizgailua, 5 m³-ko hobi septiko bat, eta 2 m³-ko iragazki biologikoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urtarrilaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1901387