66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

511/2019 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 481/2018 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara. Errekurtso hori Nafarroako Erizaintzako Teknikarien Sindikatuak jarri du.

Nafarroako Erizaintzako Teknikarien Sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek LAB, CCOO eta UGT sindikatuekin sinaturiko Akordioaren aurka. Akordio hori 2018ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 26koan, eta hartan jorratzen zen nola aplikatu Enplegu publikoa eta lan baldintzak hobetzeko 2018ko martxoaren 9ko II. akordioaren lehen apartatuan ezarritakoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea administrazio espedientea, 481/2018 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Nafarroako Erizaintzako Teknikarien Sindikatuak jarri du errekurtso hori.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Nafarroako Erizaintzako Teknikarien Sindikatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1902755