66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko abenduaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza fiskalaren aldaketa. 2019ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24koan, iragarkia argitaraturik, eta jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz.

Azkoienen, 2019ko martxoaren 7an.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.

TESTU ALDATUA

Tarifen eranskina

Honela idatzita geratu da:

A.–Hiri hondakin solidoak bildu eta garraiatzeko nahitaezko zerbitzua. Prezioak eurotan eta urteko eman dira.

A-1) tarifa. Etxebizitzetakoak: 56,89 euro.

A-2) tarifa. Saltoki txikiak, janari-dendak eta dendak oro har, A-5, A-6, A-7 eta A-8 tarifetan sartuak izan ezik. Enpresa txikiak, tailerrak eta garajeak. Elizak, komentuak, zentro publikoak, haurtzaindegiak eta 500 bazkide arteko sozietateak. Aparkalekua: 131,79 euro.

A-3) tarifa. Handizkako salmentetarako eta banaketarako biltegiak. Supermerkatuak. Enpresa eta lantegi ertainak. Ikastetxeak, institutuak, akademiak, haurtzaindegiak. Zinemak. 100 oherainoko klinikak eta ospitaleak. Zahar etxeak. 500 bazkidetik goitiko elkarteak: 337,54 euro.

A-4) tarifa. 50 langiletik goitiko fabrikak. 100 ohetik goitiko klinikak eta ospitaleak. 1.139,67 euro.

A-5) tarifa. Profesionalen bulegoak (gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak, erregistroak, etab.), bitxi dendak-erloju dendak, ehungintzako dendak, zapata dendak, estankoak, jendearentzat irekitako establezimendurik ez duten paratzaile profesionalak. Alderdi politikoen egoitzak: 102,40 euro.

A-6) tarifa. Arrandegiak, fruta dendak eta hondakin organiko ugari sortzen duten dendak: 186,78 euro.

A-7) tarifa. Ostatuak, kafetegiak, disko-ostatuak, hostalak eta pentsioak: 409,60 euro.

A-8) tarifa. Jatetxeak, diskotekak, dantzalekuak eta hotelak: 549,93 euro.

(Erabilera esklusiboko edukiontziak dituzten establezimenduei ez zaie halakorik aplikatuko).

A-CE) tarifa. Ordenantza arautzailean ezarri bezala, kokalekua, ezaugarriak edo hondakin kopurua dela eta eurek bakarrik erabiltzen dituzten edukiontziak dituzten industria, merkataritza edo zerbitzuetako establezimenduak.

a) Ohiko bilketarako 360 litroko edukiontzi grisen kasuan, 597,33 euroko tasa urtean asteko bi bilketa eginda; hori guztia alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko lau edukiontzi onartuta gehienez.

b) Ohiko bilketarako 1.000 litroko edukiontzi grisen kasuan, 892,84 euroko tasa urtean asteko bi bilketa eginda; hori guztia alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko lau edukiontzi onartuta gehienez.

c) Bilketa sailkatuko 1.000 litroko edukiontzi horien kasuan, 870,40 euroko tasa urtean asteko bilketa egun bakoitzeko; hori guztia alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko lau edukiontzi onartuta gehienez.

d) Iglu erako 3.000 litroko edukiontzi urdin edo berdeen kasuan, papera edo beira sailka biltzeko, 870,40 euroko tasa urtean hilabeteko bilketa egun bakoitzeko; hori guztia alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko lau edukiontzi onartuta gehienez.

e) Supermerkatuak eta jatetxeak, erabilera esklusiboko edukiontzia dutenak:

–Edukiontzi bat biltzea: 1.422,22 euro/urtea.

–Bi edukiontzi biltzea: 2.085,93 euro/urtea.

Iragarkiaren kodea: L1903768