66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRANTZU OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Irantzu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2019ko martxoaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitate horren 2019ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Mankomunitatearen egoitzan egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Abartzuzan, 2019ko martxoaren 13an.–Mankomunitateko burua, María Carmen Izcue San Martin.

Iragarkiaren kodea: L1903771