66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, 2019an nork bere lana Sustatzeko eta Laguntzeko diru-laguntzen deialdiarena (Inicia Egitasmoa 2019)

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). DDBN (Identifikazioa): 444026.

Lehena.–Onuradunak:

1. Enpresa-jarduera 2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31 bitarte hasi duten langile autonomoak. Bildu eta eduki beharko dituzte, diru-laguntza zein jardueratarako eskatu duten kontuan hartuta, eta diru-laguntza zertarako eman den kontuan izanda, ekonomia ekitaldian zehar eman beharreko baldintza guztiak deialdiko 5.2 oinarrian aipatzen direnak.

2. 2018. urteko deialdirako eskabidea behar bezala eta epe barruan aurkeztu zuten langile autonomoak, baina zegokiena erabat edo hein batean jaso ez zutenak.

Bigarrena.–Xedea:

Nork bere lana sustatzeko eta laguntzeko egitasmoak, “Inicia Egitasmoa 2019” izendatuak, herrian sortu diren enpresak gehitzea du helburu, modu horretan, lana sortuko zen eta garapen ekonomikoa eta soziala lagundu.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Diru-laguntzen deialdia nork bere lana Sustatzeko eta Laguntzeko 2019. Inicia Egitasmoa 2019.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

9.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaeren aurkezpenen epea Nafarroako Aldizkari Ofizialean deialdiaren behin betiko argitaratze laburtua agertzen den hurrengo egunetik aurrera hasiko da. Deialdi honetan diru-laguntzen eskaerak aurkezteko azken eguna aurtengo urriaren 31 izango da. Epez kanpo aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.

Zizur Nagusian, 2019ko martxoaren 12an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1903705