66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, 2019an Pertsona Langabetuen Kontratazioa Sustatzeko diru-laguntzen deialdiarena

38/2003 Lege Orokorraren, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa, 17.3b eta 20.8 artikuluek agintzen duten bezala, deialdiaren laburpena argitaratzen da eta testu osoa Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). DDBN (Identifikazioa): 443996.

Lehenengoa.–Onuradunak:

Deialdi honetako diru-laguntzen enpresa onuradunek neurri hauek bete beharko dituzte:

a) Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzako betebeharren jakitun izatea eta horiek betetzea.

b) Enplegu programen onurak jasotzeko bazterturik ez egotea arau-hauste oso larriak egin izanagatik, 5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Gizartearen Ordenaren Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Testu Bateginak onartzen duen legez.

c) 38/2003 Diru-laguntzen Lege Orokorrak, azaroaren 17koa, aurreikusitako debeku kasuetan ez egotea.

d) Langileen eskaria egin aldi batez kontratatzeko edo iraupen zehatz baterako, eta izen-ematea egina baldin badute Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua agentzietan.

Bigarrena.–Xedea:

Herriko pertsona langabetuen artean kontratazio kopurua handitzea, enplegua sortzeko xedez kontratazioak inplementatzeko sustapen-neurriak ezarriz eta beraz, Zizur Nagusiko garapen ekonomikoan eta sozialean eragitea.

Hirugarrena.–Oinarri Arautzaileak:

Diru-laguntzen deialdia 2019 urtean Pertsona Langabetuen Kontratazioa Sustatzeko.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

8.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da. Eskaerak aurkezteko epemuga aurtengo urriaren 31 da.

Zizur Nagusian, 2019ko martxoaren 12an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1903696