66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2019ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batean onetsi zuen 2019ko lehen aurrekontu-aldaketa, “Ugarko aparkalekua” izeneko gastuei aurre egiteko (14320062200 partida).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Aritzalan (Deierri), 2019ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1903829