66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua betez, udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdia iragartzen da. Interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskabideak udal bulegoetan aurkez ditzaten.

Valtierran, 2019ko martxoaren 13an.–Alkatea, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1903783