66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Herrilurretako ondasunen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2019ko martxoaren 5eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela aldaketa bat Eguesko Udalaren Herrilurretako ondasunen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epealdia; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, eta, halakorik aurkezten ez badute, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen, 2019ko martxoaren 7an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1903516