66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Tuterako Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (BEBPB), aldaketa hirigintza-fitxa batean, Cortadores kaleko 15. zenbakidun etxeari dagokionez. Jendaurrean paratzea

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko martxoaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen aldaketa bat Tuterako Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (BEBPB), aldaketa egiteko hirigintza-fitxa batean, Cortadores kaleko 15. zenbakidun higiezinari dagokionean (katastroko 1254. lurzatia, 295. etxe-saila), José Miguel García Pérez arkitektoaren proposamenaren arabera, 2. solairuko hirigintzaren desegokitasunean, eta betebehar bat gehitzeko, alegia, fatxadak berritzea edo aldatzea.

Alegazioak aurkezteko epea hilabete batekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitaratzeko beste toki batzuk: Nafarroan argitaratzen diren egunkariak, Udalaren iragarki-taula eta www.tudela.es webgunea.

Espedientea Hirigintzako Administrazio Unitatean dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko Erregistro Orokorraren bitartez edo legez aurreikusitako bideetatik edozein erabiliz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2019ko martxoaren 13an.–Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, Daniel López Córdoba.

Iragarkiaren kodea: L1903713