66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko kuotan eta karga-tasetan, 2019an. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2019ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa 2019an indarra izanen duten hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko kuotan eta karga-tasetan (2019ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 1ean).

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Torres del Rion, 2019ko martxoaren 14an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1903800