66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatua betez, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak bete eta Udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten.

Tirapun, 2019ko martxoaren 14an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1903801