66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

32/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Tafallako Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko urtarrilaren 8an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen 32/2018 aurrekontu-aldaketaren espedientea (kreditu transferentzia) Udalaren 2018rako aurrekontu orokor eta bakarrean.

Aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia 2019ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an; halaber, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

–32/2018 kreditu transferentzia.

1.–Gastu goitituak.

0.3232.1 Oinarrizko hezkuntzako aparteko orduen ordainsaria 1.100 euro.

0.33703.1 Ludotekako LKLaren ordainsaria 800 euro.

Guztira 1.900 euro.

–Kreditu transferentziaren espedientearen finantzaketa.

2.–Gastu beheititua.

0.9200.1 Langileen gastuetarako poltsa 1.900 euro.

Guztira 1.900 euro.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2019ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena.

Iragarkiaren kodea: L1903824