66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkatetzaren eskumenak hartzea

Ikusita Alkatetza honen 2018ko martxoaren 16ko dekretua, zeinaren bidez Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzten baitira legez Alkatetzarenak diren zenbait eskumen.

Kontuan harturik ez dagoela aurreikusia tokiko gobernu batzarraren bilkurarik martxoaren 26a arte, martxoaren 19a (asteartea) San Jose jaieguna baita, eta beharrezkoa izanik kudeaketa arrunteko erabakiak hartzea, ahalik eta efizientzia eta arintasun handiena izateko tramitazioan;

Legeak ematen dizkidan eskumenen indarrez,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Alkatetzaren 2018ko martxoaren 16ko dekretuaren bidez Tafallako Udaleko Gobernu Batzarraren gain utzitako eskudantziak hartzea.

Bigarrena.–Dekretu honetako eskumen-hartzeak ondorioak izanen ditu dekretua ematen den egunetik hasi eta 2019ko martxoaren 26a arte, egun hori barne.

Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta honen berri ematea Udalbatzari eginen den hurrengo osoko bilkuran.

Laugarrena.–Igortzea Hirigintza Zerbitzuen alorrari, Kontu-hartzailetzari, Lege-aholkularitzari eta Idazkaritza Orokorrari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Tafallan, 2019ko martxoaren 13an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1903760