66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

Oihan aprobetxamendua jendaurreko enkantean, %10 merkeago

Gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen da baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra.–14.700 pinu, 2.417 metro kubikoko bolumena dutenak, eta, guztira, 3.837ko bolumen zenbatetsia (estereoak). Hasierako prezioa: 13.051,80 euro.

Proposamenak, baldintza ekonomiko-administratiboen agirian finkatu diren ereduen araberakoak, 261,04 euroko behin-behineko fidantzarekin batera, Sorladako Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, 2019ko maiatzaren 9ko 12:00ak baino lehen.

2019ko maiatzaren 16an irekiko dira gutun-azalak, Sorladako Udaletxean, 11:00etan.

Gainerako baldintza ekonomiko-administratiboak Idazkaritzan daude, interesdunen eskura.

Sorladan, 2019ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1903576