66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Jabari publikoko higiezin baten desafektazioa, 2. poligonoko
2190. lurzatian. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2019ko martxoaren 15ean egin bilkuran, legez eskatzen den quoruma zuela eta aho batez, hasiera batean onetsi zuen jabari publikoko ondasun honen desafektazio espedientea:

Sartagudako 2. poligonoko 2190. lurzatia (7.296,45 metro), eraikin bat duen parke baterako. Eremu librea da, sistema orokorreko izaera duena.

Desafektazioaren xedea da erabilera lagapena egitea Nafarroako Gobernuari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.

Sartagudan, 2019ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1903839