66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1095/2019 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko Haur Eskoletako tarifak ezartzen dituena 2019-2020 ikasturterako.

Ikusita Familien Atalaren txostena, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako Haur Eskoletako tarifak proposatzen dituena.

Horrenbestez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko Haur Eskoletako 2019-2020 ikasturteko tarifak ezartzea; ebazpen honen eranskinean jaso dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko otsailaren 19an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

ERANSKINA

Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 24ko 2/2019 Foru Aginduaren bidez, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuko hitzarmenaren bidez finantzatuetan, familiek 2019-2020 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezarri ziren.

Aurreko urteetan bezala, bidezkotzat jotzen da Nafarroako Gobernuko Haur Eskoletako tarifak Nafarroako gainerako ikastetxe publikoetarako ezarritako tarifetara egokitzea.

PROPOSAMENA:

Eskolaldi osoaren kasuan, jantokia barne, hileko gehieneko tarifa 293 eurokoa da bi gurasoko familientzat, eta 263 eurokoa familia gurasobakarrentzat.

Eskolaldi erdiaren kasuan, jantokirik gabe, hileko gehieneko tarifa 142 eurokoa da bi gurasoko familientzat, eta 107 eurokoa familia gurasobakarrentzat.

HILEKO TARIFA BI GURASOKO FAMILIENTZAT

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA

ESKOLALDI OSOA

ESKOLALDI ERDIA

ESKOLALDI OSOA

2. SEME/ALABA

ESKOLALDI ERDIA

2. SEME/ALABA

15.000 eurotik gorakoa

293

142

151

71

12.400,01 eurotik 15.000 eurora

264

119

136,50

59,50

10.700,01 eurotik 12.400 eurora

228

90

118,50

45

9.300,01 eurotik 10.700 eurora

199

67

104

33,50

7.980,01 eurotik 9,300 eurora

166

52

93

26

6.650,01 eurotik 7.980 eurora

144

34

82

17

5.500,01 eurotik 6.650 eurora

120

31

79

15,50

4.500,01 eurotik 5.500 eurora

102

26

74

13

3.350,01 eurotik 4.500 eurora

89

17

68,50

8,50

3.350 eurotik beherakoa

72

12

62

6

HILEKO TARIFA FAMILIA GURASOBAKARRENTZAT

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA

ESKOLALDI OSOA

ESKOLALDI ERDIA

ESKOLALDI OSOA

2. SEME/ALABA

ESKOLALDI ERDIA

2. SEME/ALABA

15.000 eurotik gorakoa

263

107

114,50

53,50

12.400,01 eurotik 15.000 eurora

236

91

101

45,50

10.700,01 eurotik 12.400 eurora

204

72

85

36

9.300,01 eurotik 10.700 eurora

178

56

72

28

7.980,01 eurotik 9,300 eurora

140

44

62

22

6.650,01 eurotik 7.980 eurora

120

33

52

16,50

5.500,01 eurotik 6.650 eurora

100

29

49,00

14,50

4.500,01 eurotik 5.500 eurora

85

24

46,50

12,00

3.350,01 eurotik 4.500 eurora

63

15

40,50

7,50

3.350 eurotik beherakoa

43

11

34,00

5,50

Murriztapenak egiten ahalko dira, honela:

1. Hirugarren edo hortik aurrerako seme-alabengatik ezarritako tarifa bigarrenarengatik ezarritakoa izanen da.

2. Hurrengo egoera hauetan tarifa ez ordaintzea erabakitzen ahalko da:

a) Garapeneko nahasmenduaren diagnostikoa duten haurrak, haien familiak gizartean bazterturik baldin badaude.

Salbuespena onesteko, Eskubide Sozialetako Departamentuko Arreta Goiztiarreko Zentroko arreta goiztiarreko balorazio taldearen balorazioa eta aldeko txostena beharko dira, bai eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familien Atalarenak ere.

b) Babes gabezia moderatuan edo larrian dauden haurrak, haur eskolan sartu beharra dutenak. Salbuespena onesteko, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Babesgabetasun Egoeren Balorazio Atalaren eta Familien Atalaren balorazioa eta aldeko txostenak beharko dira.

c) Familia-harrerako egoeran dauden haurrak, arrazoi ekonomikoak direla-eta, haur eskolan sartzea bereziki garestia denean, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familien Atalak eta Zaintza Kudeatzeko eta Neurri Judizialak Betearazteko Atalak aldeko txostena egin ondotik.

3. Bi gurasoko familien kasuan: kontuan hartuko da familia-unitateko kide direla legez bananduta ez dauden gurasoak, edo dibortziatuak edo bananduak zaintza eta jagoletza partekatuarekin, edo, kasua bada, legezko tutorea edo tutoreak, gehi familiaren etxean bizi diren 25 urtetik beherako seme-alabak, baldin eta lan errentarik jasotzen ez badute (betiere lan bizitza negatiboaren ziurtagiri bidez frogatu beharko da), eta judizialki ezgaituta eta guraso-ahal luzatuaren edo birgaituaren mende dauden seme-alabak.

Banandutako bikotekideek zaintza partekatua badute eta berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria familia-unitateko kidetzat hartuko da ondorio hauetarako.

Alargunak berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria familia-unitateko kidetzat hartuko da ondorio hauetarako.

Gurasoak banantzen edo dibortziatzen badira, gurasoetako batek edo legezko tutoreetako batek baldin baditu zaintza eta jagoletza, ez da kide konputagarritzat joko adingabekoaren zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoa.

Harreran dagoen adingabearen kasuan, harrerako familiari aplikatuko zaio aurreko paragrafoetan xedatu dena.

4. Guraso bakarreko familiatzat hartuko da heldu bat eta 25 urtetik beherako seme-alaba adingabeak, bizileku berean erroldatuak, dituena, non adingabeak ekonomikoki helduaren menpe dauden eta haren kargupean eta zaintzapean esklusiboki.

Guraso bakarreko familiatzat hartuko dira inguruabar hauetako bat dutenak:

a) Heldua alarguna da, eta ez da berriz ezkondu edo ez du bikote egonkorrik eratu.

b) Guraso batek bakarrik aitortu du adingabea semetzat edo alabatzat.

c) Heldu batek adingabea harreran hartu du administrazio ebazpenaren bidez edo ebazpen judizialaren bidez, urtebetez gutxienez.

d) Bere ardurapean seme-alabak dituen heldua beste pertsona batekin bizi da, baina ezkontza-loturarik gabe edo bikote egonkorrik eratu gabe.

e) Seme-alabak ardurapean eta zaintzapean dituen gurasoa genero-indarkeriaren biktima izan da.

f) Gurasoetako batek bestea abandonatu du.

g) Bere ardurapean seme-alabak dituen gurasoetako bat askatasunik gabeko egoeran dago.

Aipatutako alderdi guztiak behar bezala justifikatu behar dira erakunde ofizialek emandako agiri hauen bidez: familia-liburua, erroldatze- eta bizikidetza-ziurtagiria (2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa), epai judizialak, errenta aitorpena, eta abar.

5. Familia-unitateko kideen kopurua erabakitzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duen seme edo alaba bakoitza bi izanen balira bezala kontatuko da.

6. Gurasoetako batek zaintza eta jagoletza partekatua badu, familia-unitateko kide gisa kontatuko dira, orobat, zaintza eta jagoletzan dauden seme-alaben erdiak.

7. Familia-unitateko kideen kopurua zenbatzeko, matrikula egiterakoan izaera hori egiaztatu dutenak baizik ez dira kontuan hartuko.

Aipatu dataren ondoren familia-unitateko kideei dagokienez gertatzen diren aldaketak ez dira kontuan hartuko ikasturte honetarako, salbu eta ikasturtea hasi baino lehenago gertatzen eta jakinarazten direnak: jaiotzak, adopzioak, familia-harrerak edo judizialki gaitasun-gabekotzat hartutako seme-alabak.

8. Hau hartzen da familia-unitatearen urteko errentatzat: aitaren eta amaren edo legezko tutoreen 2018ko banakako errenta edo sarrera justifikatuen batura, hortik kenduta, behar denean, guraso batek beste seme-alaba batzuentzat mantenuarengatik ordaindutako urteko zenbatekoa, betiere hitzarmen arautzaile baten edo erabaki judizial baten arabera ordaintzen bada.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2018ko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko da familia-unitatearen urteko errenta.

Per capita errenta lortzeko, eragiketa hau eginen da: familia-unitatearen errenta zati familiako kide guztien kopurua.

Errenta indibiduala honela kalkulatuko da: zerga-oinarriaren zati orokorra gehi kapital higigarriaren etekinen saldo positiboa gehi ondare-eskualdaketen saldo positiboa, ken etxebizitza birgaitzeko edo eskuratzeko jasotako dirulaguntzak.

Ondorio praktikoetarako, errenta kalkulatzeko laukitxo hauek batuko dira: Nafarroako Foru Komunitatean, 2018. ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren 507, 8810, 8808 laukitxoak ken 708 laukitxoa, edo horien baliokide direnak Estatuko gainerako aitorpenetan.

Banantze edo dibortzio kasuetan per capita errenta kalkulatzeko:

a) Zaintza eta jagoletza partekatua bada: kontuan hartuko dira bi gurasoen errenta aitorpenak edo sarrerak.

b) Zaintza eta jagoletza ez bada partekatua: haurraren zaintza eta jagoletza dituen gurasoaren errenta aitorpena edo diru-sarrerak hartuko dira kontuan,

–Gehi, behar denean, zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoak seme-alaben mantenurako urtean ordaindutakoa; betiere, hitzarmen arautzaile edo erabaki judizial baten arabera ordaindutakoa izan beharko du.

–Ken, behar denean, zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoak beste seme-alaba batzuen mantenurako urtean ordaindutakoa; betiere, hitzarmen arautzaile edo erabaki judizial baten arabera ordaindutakoa izan beharko du.

Errenta aitorpena egitera behartuta ez badaude, errentaren eta diru-sarreren gaineko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, bai eta Familien Atalak beharrezkotzat hartzen dituen dokumentuak ere, familiak 2018an izan dituen diru-sarrerak zehazteko.

2018ko ekitaldiko errenta aitorpena edo, zein den kasua, 2018ko diru-sarreren frogagiriak haur eskolan aurkezteko epea 2019ko ekainaren 28an bukatuko da. Epe hori betetzen ez bada, gehieneko tarifa aplikatuko da.

9. Eskolatzea egiteko unean ezarriko dira tarifak, eta ikasturtean ezin izanen dira berrikusi edo aldatu.

Ikastetxean matrikulaturiko haur guztiek ordaindu beharko dute tarifa, justifikatutako arrazoiak tarteko ikastetxera ez badoaz ere. Matrikula formalizatzeak berekin dakar eskolara joateko eta ikasturteko hamar hilabete eta erdiko tarifa pagatzeko konpromisoa, salbu borondatezko bajaren kasuetan.

Matrikula egiteko unean, gurasoek 62 euro ordainduko dute, fidantza gisa, eskolaldi osoko haur eskola guztietan. Corellako Niño Jesús haur eskolan, eskolaldi erdiko modalitatean, 14 euro ordainduko da.

Epe horretan haurra matrikulatzen duten gurasoek, gero haurra ez eskolatzea erabakitzen badute, eskola uzteko eskaera aurkeztu beharko dute, eskabide orokorraren bidez, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren Erregistroan (Abejeras kalea 1, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familien Atalari zuzenduta.

Lehen hilabetekoa kobratu gabe baja aurkezteko azken eguna 2019ko uztailaren 20a izanen da.

Matrikula ikasturtea abiatua dela egiten bada, haurra ikastetxean hasten den unetik aitzina ordainduko dira tarifak. Haurra hilaren 15etik aurrera hasten bada ikastetxean, lehenbiziko hilabetekoa dagokionaren erdia izanen da.

10. Ikasturtean eskola uzteko eskatu nahi izanez gero, Zuzendaritzan eskuratzen den inprimakia bete beharko da. Ordainagiria ez igortzea nahi bada, eskola uzteko eskaera aurkezteko azken eguna aurreko hilabeteko azken eguna izanen da. Eskola hilabetea hasi ondoren uzten bada, ordainagiriaren zenbatekoa ez da itzuliko eta haren itzulketa ez da onartuko.

11. Haurrak arrazoi justifikaturik gabe hilabetez edo gehiagoz ez agertzeak eskolako baja ekarriko du.

Bi hilabeteko tarifa ez ordaintzeak eskolako baja ekarriko du.

Iruñean, 2019ko otsailaren 19an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F1902598