66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Bake Epaileei buruzko Erregelamendua (166. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1995eko uztailaren 13koa) bete beharrez, deialdia iragarri da udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jaitzen, 2019ko martxoaren 12an.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L1903636