66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

2019. urterako karga-tasak

Udalak, 2019ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, jarraian jasotzen den erabakia hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

ERABAKIA:

Lehena.–Onestea karga-tasa eta tributuen gainerako errekargu hauek:

1. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa obra gauzatzeko aurrekontuaren %4 izanen da.

2. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,293 izanen da.

3. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,8 izanen da urtean.

4. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergaren balioaren igoera zehazteko, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan urte tarte bakoitzerako ezartzen den gutxieneko portzentajea erabiliko da eta karga-tasa %12 izanen da.

5. Ekonomia jardueren gaineko zergarako, aipatu 2/1995 Foru Legearen 154. artikuluan ezarritako indizeen artean, honako hau ezarriko da:

–1,4, herriko udal-mugartearen barreneko jardueretarako.

Bigarrena.–Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta hala egonen da, aldatu edo indargabetzea erabaki arte.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea, hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta legezko interesdunek, aipatu epe horren barnean, udal idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganda erreklamaziorik aurkeztu gabe, zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da eta horrekin batera erabakia irmo bilakatuko da. Horrelakoetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da inguruabar hori, behin-behineko onetsitako aldaketak ondorio juridikoak izan ditzan.

Pitillasen, 2019ko otsailaren 8an.–Alkatea, Francisco Arrazubi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1903584