66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Mandatua Iruñeko Udalari, lekualdatze-lehiaketak deitzeko behar diren izapideak egin ditzan, Hirigintza Gerentziako LEPeko lanpostuetarako eta Iruñeko Udalaren eskaintzak ukitzen
ahal dituen lanpostuetarako

Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluak honako erabaki hau hartu zuen 2019ko martxoaren 20an:

CGU 20-MAR-19 (4/CV).

«Ikusirik Hirigintza Gerentziaren Lan Eskaintza Publikoa 2019rako, eta Hirigintza Gerentziako legelariak 2019ko martxoaren 15ean emandako txostenarekin bat, honako hau erabakitzen da:

1.–Iruñeko Udalari mandatua egitea, 2019ko lan-eskaintza publikoaren ondorioz sortu diren arkitekto, arkitekto tekniko, administrazio publikoko teknikari (arlo juridikokoa) eta legelari lanpostuen lekualdaketetarako lehiaketak egin ditzan.

2.–Mandatu honek hiru urteko indarraldia du.

3.–Erabaki hau Iruñeko Udalari jakinaraztea, onar dezan.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.»

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2019ko martxoaren 22an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1904265