66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatua betetzeko, deialdi publikoa iragarri da herri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Orobat, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Olaztiko Udal honetan.

Ezin izanen dira izendatu Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 389. artikuluan eta hurrengoetan desgaitasunerako eta bateraezintasunerako aurreikusitako arrazoietan daudenak, salbu eta jarduera profesionaletan edo merkataritzakoetan edo irakaskuntzan ari badira.

Olaztin, 2019ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Mikel Azkargorta Boal.

Iragarkiaren kodea: L1903661