66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2019 urteko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2019ko martxoaren 12tik maiatzaren 5era izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2019ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, Info-local zerbitzuaren bidez edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2019ko apirilaren 11n kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Olaztin, 2019ko martxoaren 12an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.

Iragarkiaren kodea: L1903653