66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko urtarrilaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Noain Elortzibarko Udalaren 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa aldatzeko espedientea.

Erabaki hori 2019ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an.

Hauxe da aldaketaren xedea: lanaldia handitzea, %50etik %100era, “5.4 Kulturako teknikari laguntzailea” lanpostuan, 2019ko ekitaldirako.

Legez ezarritako epea igaro delarik inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, bidezko da behin betiko onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin bat, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Noain Elortzibarren, 2019ko martxoaren 14an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1903865