66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketak 2018tik 2019ra luzatutako aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko urtarrilaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2018tik 2019ra luzatutako aurrekontuan aldaketak egiteko bi espediente.

Erabaki hori 2019ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1.–Espedientea: Goranzko doiketa aurrekontu luzatuan, 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) gastuen partidan, 18.091,00 euro.

2.–Espedientea: Goranzko doiketa aurrekontu luzatuan, 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) gastuen partidan, 50.000,00 euro.

3.–Espedientea: Kreditua sortzea, 38.023,33 eurokoa, gastuetako 8. kapituluko (“Finantza-aktiboak”) partida bateko diru-sarreren bidez, finantzatuko dena 38.023,33 euro aterata diru-sarreretako 9. kapituluko (“Finantza-pasiboak”) partida batetik.

Noain Elortzibarren, 2019ko martxoaren 14an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1903858