64. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 27an hartua, Nafarroako kontzejuetako hauteskundeetan erabiliko diren boto-paper, gutun-azal eta inprimakien ereduak onesten dituena.

Nafarroako Kontzejuetako Hauteskunde Prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legean aitortutako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak Nafarroako kontzejuetako hauteskundeetarako deia egin du.

Bidezkoa da, beraz, Nafarroako kontzejuetako hauteskundeetarako berariazko dokumentuak zehaztea, bai eta gutun-azalen eta boto-paperen ereduak ere, eskualdeko hauteskunde-batzordeek bere eskumenez baliatuz eredu ofizial gisa onesten dituztenak eragotzi gabe.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako kontzejuetarako 2019ko hauteskundeetan erabili beharreko boto-paper, gutun-azal eta inprimakien ereduek erabaki honen eranskinean adierazten diren ezaugarriak eta baldintzak beteko dituzte.

2. Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean sortuko ditu ondorioak.

Iruñean, 2019ko martxoaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

ERANSKINA

Hauteskunde-dokumentuen zerrenda

P.2.

Boto-papera, kontzeju irekiko araubidea duten kontzejuetan lehendakaria hautatzeko.

P.3.a.

Boto-papera, Batzordeko lehendakaria eta 4 kide hautatzeko.

P.3.b.

Boto-papera, Batzordeko lehendakaria eta 6 kide hautatzeko.

P.4.

Boto-papera, kontzeju irekiko araubidea duten kontzejuetan lehendakaria hautatzeko, aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleentzat.

P.5.

Boto-papera, Batzordeko lehendakaria eta 4 kide hautatzeko, aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleentzat.

P.6.

Boto-papera, Batzordeko lehendakaria eta 6 kide hautatzeko, aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleentzat.

S.1.

Bozketako gutun-azala.

S.5.

Hauteskunde-mahaietan erabili beharreko gutun-azala.

C.1.

Hauteskunde-koalizioaren eraketaren jakinarazpena.

C.2.a.

Kontzeju irekiko lehendakaria izateko hautagaiaren aurkezpena (alderdi politiko, federazio edo koalizioak).

C.2.b4.

Batzordeko lehendakaria eta kide (lau) izateko hautagaien aurkezpena (alderdi politiko, federazio edo koalizioak).

C.2.b6.

Batzordeko lehendakaria eta kide (sei) izateko hautagaien aurkezpena (alderdi politiko, federazio edo koalizioak).

C.2.c.

Kontzeju irekiko lehendakaria izateko hautagaiaren aurkezpena (hautesle-elkarteak).

C.2.d4.

Batzordeko lehendakaria eta kide (lau) izateko hautagaien aurkezpena (hautesle-elkarteak).

C.2.d6.

Batzordeko lehendakaria eta kide (sei) izateko hautagaien aurkezpena (hautesle-elkarteak).

C.3.

Sinadura orria.

M.2.

Hauteskunde-dokumentazioaren hartze-agiria.

CR.2.a.

Kontzejuko lehendakariaren izendapen-agiria.

CR.2.b.

Kontzejuko kidearen izendapen-agiria.

Boto-paperen, gutun-azalen eta bestelako hauteskunde-dokumentuen ereduak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1904345