64. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 27an hartua, Nafarroako Parlamenturako 2019ko hauteskundeetan erabiliko diren boto-paper, gutun-azal eta inprimakien ereduak onesten dituena.

Nafarroako Parlamenturako Hauteskundeak arautzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legean aitortutako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuaren lehendakariak Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako deia egin du, 2019ko maiatzaren 26rako.

Prozesu horretan erabiltzen diren dokumentuak eredu ofizialen araberakoak dira; ereduak hauteskunde-araudian ezarritakoari jarraikiz onesten dira. Hortaz, hauteskunde-batzorde zentralari dagokio akten ereduak onestea, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 19.1.g) artikuluan aipatzen direnak hain zuzen ere.

Bestalde, Barne Ministerioak ezarri du zer gutun-azal eta inprimaki orokor erabili behar diren 2019ko maiatzaren 26an eginen diren hauteskunde prozesuetan, eta adierazi du gainerako inprimakiak eta gutun-azalak hauteskunde prozesu bakoitzerako berariazkoak izanen direla.

Bidezkoa da, beraz, 16/1986 Foru Legearen azken xedapenak aitortutako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Parlamenturako 2019ko hauteskundeetarako berariazko dokumentuak zehaztea, bai eta gutun-azalen eta boto-paperen ereduak ere, probintziako hauteskunde-batzordeak bere eskumenez baliatuz eredu ofizial gisa onesten dituenak eragotzi gabe.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Parlamenturako 2019ko hauteskundeetan erabiliko diren boto-paper, gutun-azal eta inprimakiek erabaki honen eranskinean adierazten diren ezaugarriak eta baldintzak beteko dituzte.

2. Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari erabaki honetan ezarritakoa garatzeko behar diren neurriak har ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko martxoaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

ERANSKINA

Hauteskunde-dokumentuen zerrenda

P.1.

Boto-papera.

S.1.

Bozketako gutun-azala.

S.2.2.

Atzerrian bizi direnei hauteskunde-dokumentazioa igortzeko gutun-azala.

S.5.

Hauteskunde-mahaietan erabili beharreko gutun-azala.

C.1.

Hauteskunde-koalizioaren eraketaren jakinarazpena.

C.2.a.

Hautagai-zerrendaren aurkezpen (alderdi politiko, federazio edo koalizioak).

C.2.b.

Hautagai-zerrendaren aurkezpena (hautesle-elkarteak).

C.3.

Sinadura orria.

M.2.

Hauteskunde-dokumentazioaren hartze-agiria.

N.5.

Administrazioaren ordezkariaren izendapen-agiria.

CR.1.

Foru Parlamentarien izendapen-agiria.

Boto-paperen, gutun-azalen eta bestelako hauteskunde-dokumentuen ereduak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1904346