64. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 7/2019 FORU DEKRETUA, apirilaren 1ekoa, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako dei egiten duena.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 15.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Parlamentua lau urterako hautatzen dela, boto unibertsal, libre, berdin, zuzen eta sekretuaren bidez.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 30.4 eta 32.1 artikuluetan ezartzen du Nafarroako Gobernuko lehendakariari dagokiola Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako deia egitea, antolamendu juridikoan araututako moduan.

Bestalde, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeei buruzko azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legeak 12.1 artikuluan xedatzen du hauteskunde horietarako deia eginen dela Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoak zehaztutako epeetan, hau da, lau urtean behin eta maiatzaren laugarren igandean. Halaber, 13. artikuluan xedatzen du hauteskundeetarako deia egiten duen foru dekretuan jakinaraziko dela hauteskundeak noiz eginen diren, hauteskunde kanpaina noiz hasiko den eta, hala badagokio, Nafarroako Parlamentua eratzeko bilkura zein egunetan eta ordutan izanen den, betiere, hauteskundeak egiten diren egunetik hilabeteko epean.

Horrenbestez,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Hauteskundeetarako deia.

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako deia egiten da, 2019ko maiatzaren 26an izanen baitira.

2. artikulua. Hauteskunde kanpaina.

Hauteskunde kanpainak 15 egun iraunen du; 2019ko maiatzaren 10eko 00:00etan hasiko da, eta 2019ko maiatzaren 25eko 00:00etan bukatuko.

3. artikulua. Nafarroako Parlamentua eratzeko bilkura.

Nafarroako Parlamentua eratzeko bilkura 2019ko ekainaren 19an eginen da, 11:00etan.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko apirilaren 1ean.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

Iragarkiaren kodea: F1904362