63. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Aldaketa, Udal hilerria eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespena

Aranaratxeko Udalak, 2019ko martxoaren 12ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa bat Aranaratxeko Udal hilerriaren erabilera eta hartan zerbitzu emateko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aranaratxen, 2019ko martxoaren 12an.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.

Iragarkiaren kodea: L1903664