63. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARROITZ

Deialdia, mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostu bat betetzeko (C mailakoa), Arroizko Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe Izendapena

Probak egin dira mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostu bat betetzeko (C mailakoa), lehiaketa murriztuaren bidez (2018ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia, abenduaren 12koan), eta kalifikazio epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, Alkatetzaren 2019ko martxoaren 5eko Ebazpenaren bidez, erabaki da Oscar Arbeo López izendatzea Arroizko Udaleko mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako arduradun (C mailakoa), hura baita hautaprobak gainditu dituen izangaia.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.

Arroitzen, 2019ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1903465