63. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Alkatetza beste baten esku uztea

Alkateak Udalbatzako lehen alkateorde José Miguel Martínez de Eulate Torrecillaren esku utzi ditu berari dagozkion eginkizunak 2019ko martxoaren 21erako.

Eskuordetze honek indarra hartuko du ebazpen hau sinatzen den egunetik.

Aplikatu beharreko araudia: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Oteitzan, 2019ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1904129