63. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Hilerria arautzen duen ordenantzako aldaketa.
Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hilerria arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Iragarkia 2019ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an, baita iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da eta ondotik ematen da argitara.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Otsagabian, 2019ko martxoaren 13an.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

HILERRIA ARAUTZEN
DUEN ORDENANTZA

Hilerria arautzen duen ordenantzako 5. artikuluaren testua aldatu da. Hona hemen:

5. artikulua. Otsagabiko udal hilerrian hilobiratuko dira Otsagabiko etxeetakoak diren edo izan diren pertsonak, baldin eta etxe horretan gutxienez ere pertsona bat erroldaturik badago. Zerbitzuagatik lurperatze eskubideak ordainduko dira, Lurperatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantzan ezarritakoari jarraituz. Hildakoan hobirik ez duten pertsonendako, Otsagabiko Udalak baimena eman ahalko du hilerriko eremu komunean lurperatzeko.

Hobien kontzesioaren adjudikazio prezioa ordenantza honen "Tarifak" eranskinean jasotzen da.

Tarifen eranskina

1. Hobien kontzesioaren adjudikazioa lursail orokor eta komunean: 150,25 euro.

Iragarkiaren kodea: L1903677